Azkoitiko Duatloia, Azkoitri Triatloi Klubeko hainbat kidek antolaturiko kirol froga da. Mundu honen inguruan gabiltzanok, badakigu zenbat eman digun kirolak eta kirolarekin zorretan sentitzen garelako antolatzen dugu froga kuttun hau. Gure kirol froga, irabazi ekonomikorik gabeko froga bat da eta iristen zaigun laguntza guztia frogaren hobekuntzatarako erabiltzen dugu. Besterik gabe, zuen ilusioa eta helburuak asebeteko digutulakoan, Apiriaren 29 eta 30an ea elkar ikusten dugun!
EGITARAUA
Apirilak 29, larunbata
Umeak
09:30etan LH1-LH2 (6 eta 7 urtekoak) --- [200 - 1.000 - 100 metro]10:00etan LH3 (8 urtekoak) --- [500 - 2.000 - 100 metro]
10:30etan LH4 (9 urtekoak) --- [500 - 2.000 - 100 metro]
11:30etan LH5 (10 urtekoak) --- [500 - 3.000 - 200 metro]
12:00etan LH6 (11 urtekoak) --- [500 - 3.000 - 200 metro]
Supersprint distantzia (2,5km - 10km - 1,25km)
16:00etan Paraduatloiaren irteera
16:02etan Gizonezkoen irteera
16:04etan Emakumezkoen irteera
16:06etan Kadeteen irteera
Apirilak 30, igandea
Estandar distantzia (10km - 40km - 5km)
10:00etan Gizonezkoen irteera (Gipuzkoako Txapelketa)
10:05etan Emakumezkoen irteera (Gipuzkoako Txapelketa)